Formakuntza
Proiektuaren bideragarritasuna eta onuradun zein komunitateak berea sentitzen dutela ziurtatzeko, proiektuak, kirol, genero eta garapenerako formakuntza programa egoki bat sortuko du.
Estrategiak, kirol eta garapenean, Wukro eta erregiorako, genero berdintasunean fokatze indartsua izango luketen, 20 tekniko integral osatzeko asmoa dauka.
Formakuntza bat jaso duen emakumeak, bere inguruan, komunitate eta bere familiarentzako onuragarria den bertutezko zirkulo bat sortzen du. Gaur egun dagoen autonomia faltak, sortze eta ikuspen gabeziarengatik, gaztaroan arazo larriak sortzen ditu. Emakumeak, gizonak duen erabakitze botere berdina izango balu, gastu ekonomiko zein soziala ez litzateke hain handia izango. Emakumeak, bere bizitzarengan lidergoa duenean, haur, famili eta komunitateek aurrera egiten dute.