Egitura

Proiektu honi 2009. urtean ekin zitzaion, Irribarreak Proiektuaren, arduradun, sortzaile eta bultzatzaile diren Nuria eta Marga Serrano eta Bettina Alonso mediku espainiarrek, Wukroko biztanleriaren aho-hortzetako osasunaren egoeraren inguruan eginiko azterketa batekin.
Behin, Wukroko Ospitalearekin eta Tigray eskualdeko Health Bureau-rekin akordio batera iritsita, hortzetako oinarrizko tratamenduetarako Wukroko Ospitaleko osasun-langileak prestatzen hasi zen. Horretarako Etiopiako Osasunaren ezaugarri berezi eta beharretara moldatutako eskuliburu bat idatzi zen.
6 ikaslerekin ekin zitzaion, "Dental technicians-en" formakuntzari, baina azterketa teoriko-praktiko baten ondoren, 3 ikaslek soilik lortu zuten, Tigray-ko Health Bureau-k bermatutako "dental technicians" titulua. Etorkizun batean, oinarrizko ezagutzak barneratu ezkero, eskualdeko beste ospitale batzuetan laguntza odontologikoa eskainiko duten etorkizuneko promozioen irakasle izango dira.
Proiektua martxan jarri zenean, Angel Olaranen proiektuaren onuradun ziren bi neska, "dental assistant" gisa prestatzeari ekin zitzaion. Erakutsi zitzaien gai-zerrenda, inguruko behar eta aukerei zegoen moldatua, eta arlo honetarako bereziki prestaturiko beste eskuliburu batean biltzen da. Emakume hauek, Tigray eskualdeko Health Bureau-k bermaturiko titulazio hau eskuratzen duten lehenengoak izan dira, eta beraien lagunekin batera, etorkizuneko promozioen irakasle izango dira. Aipatu beharra dago, bi neska hauek jada lanean daudela, ultrasoinuetan oinarritutako lan-tresna batekin aho-hortzetako garbiketak egiten. Azpimarratu behar da, Tigray eta Etiopian tratamendu hau erabiltzen den lehenengo aldia dela.
Honekin batera, proiektuaren arlo humanitarioa ere azpimarratu nahiko genuke. Bi emakume hauek, ez zuten aukera handiegirik bizitzan aurrera egiteko, alde batetik pobreziarengatik eta bestetik, Etiopian ezkondu gabe eta prestakuntzarik ez duten emakumeek aurrera egiteko duten arazoarengatik. Baina Irribarreak Proiektuari esker, orain lan bat, profesio bat eta inguruaren errekonozimenduaz gozatzen dute, ospitale batean lan egiten baitute orain, beraiek inoiz amestu ez zutena. Guzti hau baliatu nahi dugu, generoaren inguruan egiten ari den lana azpimarratzeko, prestatu diren pertsona guztiak, emakumezkoak baitira, Afrika bezalako kontinente eta Etiopia bezalako herrialde batean kontuan hartu beharrekoa dena.
Prebentzio-kanpaina HEW-tan oinarritzen da, hauek osasunaren promozio eta HIESA, trakoma, malaria... bezalako gaixotasunen prebentzio lanetan aritzen dira. Etiopiako osasunaren baliabideetaz baliatuz, pertsona hauei zuzenduriko aho-hortzetako patologien prebentziorako eskuliburu bat idatzi da, modu honetan, alor hau prebentzio plan nazionaletan barneratuko da. Kanpainak batez ere, eskola, emakume, gazte eta erlijio elkarte eta Wukroko Ospitaleko klinika prenatalei joango dira zuzenduak...
Paraleloki, Wukroko Ospitalearen barruan Etiopia osoan publikoa izango den lehenengo Hortz Klinika eraiki eta hornituko da. Klinika horretan Low Cost zerbitzua eskainiko zaie hiritarrei, dohakoa izango dena Angel Olaranen programetako umezurtzentzat eta baita HIESA duten gaixo, zahar...