Irribarreak Proiektua

Etiopian urtero, milaka pertsona hiltzen dira aho-hortzetako gaitzak direla eta. Kontuan izan beharreko datu bat, 4,5 milioi biztanle dituen Tigray bezalako eskualde batean, ez du odontologian lizentziaturiko pertsonarik lan egiten.
Odontologia laguntzaren falta eta Tigray eskualdeko aho-hortzetako osasuna hobetze aldera jarri dugu martxan Irribarreak Proiektua, Wukroko ospitalearen baitan eraikiko dugun Hortz Klinikan lan egingo duen odontologian espezializaturiko osasun-langile etiopiarrak prestatzen hasi garelarik. Paraleloki, aho patologien prebentziorako plan bat jarriko dugu martxan.
Proiektuak hiru helburu gauzatzea bilatzen du, Etiopiako osasun sarea antolatzen laguntzea, Wukron aho patologiak prebenitzea eta Wukroko odontologia zerbitzua hobetzea. Horretarako, hainbat ekintza burutuko dira, hala nola, Wukroko biztanleentzat espainiar odontologoek eskainitako dohako zerbitzua, Tigray eskualdeko erreferentzia izango den Hortz Klinika eraiki eta hornitzea eta odontologia laguntzarako osasun-langile etiopiarrak prestatzea.
Jaitsi ezazu Oinarrizko Proiektua