Segundo nivel de navegacion del menu principal
Titulo de la seccion seleccionada
Carta Olímpica
Desarrollo de la seccion seleccionada
Olinpiar Eskutitza dugu, Olinpiar Mugimenduaren arau erregulatzailea, beste gauza askoren artean mugimenduaren oinarriak ezartzen dituena, gure kirol jarduera eta Elkartasun Dortsala kanpaina gidatuko dituztenak.
OINARRIAK:
- Olinpismoa, gorputzaren, nahiaren eta espirituaren ezaugarriak talde armoniko batean bateratu eta goraipatzen dituen, bizi filosofia bat dugu. Olinpismoak, kirola, kultura eta hezkuntzarekin uztartuz, esfortzuaren poztasun, eredu on batek duen balio eta oinarrizko printzipio etiko unibertsalen errespetuan oinarritzen den bizi estilo bat finkatzea bilatzen du.
- Olinpismoaren helburua, kirola, gizakiaren garapen harmonikoaren zerbitzura jartzea da, giza duintasuna mantentzearekin konprometitua dagoen gizarte baketsu bat ezartzeko bideak errazte aldera. Horretarako, Olinpiar Mugimenduak, beste organismo batzuekin elkarlanean edota bakarrik eta beti bere aukeren barnean, bakearen aldeko ekintzak burutzen ditu.
- Olinpiar Mugimenduak, helburu bezala, mundu hobeago eta baketsuago baten eraikuntzan laguntzea du, gazteria kirolaren bitartez heziz, klaseen arteko diskriminaziorik gabeko kirola praktikatu eta elkarulertzea, adiskidetasuna, elkartasuna eta joko garbia eskatzen dituen olinpiar espirituaren barruan.
- Olinpiar Mugimenduaren ekintza, elkar loturik dauden bost eraztunek sinbolizatzen dutena, iraunkorra eta unibertsala da. Bost kontinenteak hartzen ditu bere baitan eta bere puntu gorena hartzen du munduaren bilera bihurtu diren kirol jaialdian, Olinpiar Jokoetan.
- Kirolaren praktika, giza eskubide bat da. Pertsona orok izan behar du beharren araberako kirola praktikatzeko aukera.