Web de la Fundación Etiopia Utopia

Kanpaina

Elkartasun Dortsala 

EtiopiaUtopia Fundazioak habian jarri du, "Saint Mary's College-n" kirol proiekturako dirua biltzeko kanpaina bat.   

Horretarako, Elkartasun Dortsal bat sortu da, parte hartu nahi duten elkarte desberdinek antolaturiko kirol gertakari desberdinetan kokatuko dugun karpan eskuragarri izango duzuena.

Dortsalak ez du kosturik, norberak eman nahi duena izango kostua, eta kirolean bezala, egiten den esfortzu hori, dortsal fisikoa ematearekin eskertuko da, elkartasun lehiaketa honetan parte hartu izanaren oroigarri gisa.

Horregatik, gonbidatzen ditugu lehen mailako talde guztiak parte hartzera. (horretarako kirol itxulapikoak erraztuko dira.)

Kirol-dendak ekimen honetan parte hartzera gonbidatzen ditugu, denda, elkarte, prentsa, banku, bulego profesional, enpresa, organismo ofizial... desberdinekin batera.

Laburbilduz, gonbita gizarte osoari luzatzen diogu.

Txapelketa guztietan bezala, domina, diploma edota elkartasun akreditazioak banatuko dira, parte-hartzaile bakoitzak nahi adina lortu ditzakeelarik, baina ahaztu gabe, garrantzitsuena parte-hartzea dela.

Ezarritako marka minimoak ondorengoak dira:

Urrezko domina: 3.000 €-ko laguntza
Zilarrezko domina: 2.000 €-ko laguntza
Brontzezko domina:1.000 €-ko laguntza

Domina, diploma edota elkartasun akreditazioak taldekakoak izan daitezke eta pertsonalizatuak izango dira. (Marka minimoak elkarte baten kide desberdinen laguntzak gehituz lor daitezke, adibidez: denda bat eta bertako erosleak edota elkarte gastronomiko bat).