Web de la Fundación Etiopia Utopia

Zer da calçotada bat?

Calçot-a, tipulin samur, txuri eta gozoa dugu, ikatzetan errea, Katalunian ospatzen den festa gastronomikoa den calçotadaren oinarri dena, zeinen tradizioa ehun urte baino handiagoa den. Calçotak zuzenean prestatzen dira ikatzaren gainean, kanpoko aldea erre arte. Egunkari orri batean biltzen dira beroa mantendu dezaten, ohituraren arabera teila baten gainean zerbitzatzen dira. 

Behin mahaiean, esku batekin tipulinaren oinarria hartu eta bestearekin lehenengo kapak kentzen dira, ezinezkoa delarik eskuak garbi mantentzea. Tipulinaren barrualdea romesko saltsan bustitzen da. Ohiturak dio zapi erraldoi bat jarri beharra dagoela, batzutan belaunetaraino ere iristen dena. 

Calçotek, Valls herrian dute jatorria, Alt Camp eskualdean (Tarragona). Gaur egun, itsasotik gertu dauden bailaretan landatzen dira, non neguak lasaiagoak izaten diren, baina dastaketa katalunia osoan zehar zabaldu da. Urtarrilaren amaieran hasi eta udaberriaren hastapenak arte zerbitzatzen dira calçotak jatetxe desberdinetan, haragia (normalean butifarra), paies ogia, cava edo ardoa eta kataluniar kremarekin batera. 

"Calçot-a, porroia eta castellers-ak, beti txundituta utzi nauten hiru gauza; lurretik atera eta zerura begirarazten didate". Bigas Luna