Web de la Fundación Etiopia Utopia

Aurkezpena

2009. urteko martxoaren 29an, igandean, ospatuko da Elkartasun Calçotada Pasai Donibaneko plazan.

Elkartasun Calçotada, jai giroaz haratago joatea bilatzen duen ekimen bat dugu eta helburu bezala Angel Olaranek Etiopian aurrera daraman lan humanitarioari laguntza emateko dirua biltzea da. Gure helburu nagusia Wukroko komunitatea arlo desberdinetan laguntzea da, herrialdearen iparraldean kokaturiko herri bat, non bere biztanleen, 35000, gehiengoa pobreziaren mugaz behetik bizi den. 

 Calcotadaren aurkezpena

Angel Olaranek (Hernani, 1938) 15 urte daramatza eskualdean lan egiten eta denbora guzti honetan, goseak eta lehorteak gogor jotako lurretara esperantza eramatea lortu du. Umezurtzei jana ematetik, HIESAren gaixoak laguntzetik, emakumeei mikrokredituak ematetik edota gazteen hezkuntza ziurtatzetik, lur on bat lortzeko milaka eta milaka zuhaitz landatu arte, Aita Zuriak gizaterian oinarritutako etengabeko lana darama aurrera. EtiopiaUtopia Fundazioak, ingurunean elkartasuna, konpromezua, profesionaltasuna eta independentzia bezalako printzipioetan oinarritutako proiektuak eraman nahi ditu aurrera. 

"Pobreziarekin amaitzen ez bada, interesik ez dagoelako da. Gosea, onarturiko eta programaturiko genozidio bat da. Gauzak bere izenez deitu behar dira; eta hitzek zentzua galdu badute, hizkuntza berri bat asmatu beharko da". Angel Olaran.