Web de la Fundación Etiopia Utopia

Informazioa

Wukro

Wukro, Etiopiako Iparraldean kokaturiko herri bat dugu, zehazki Tigray eskualdean kokaturikoa. Biztanlerian, etengabeko hazkuntza bat ari da ematen, batez ere azkeneko urte hauetan, 35.000 biztanle izatera iritsi den arte. Herriaren eta inguruko herrien alderdi sozio-ekonomikoak zerikusi handia dute hazkuntza horretan, batez ere lehorteen, HIESAren eta lur aberatsen eskasiaren ondorioz. Hori dela eta, kalean bizi diren haur eta umezurtz asko, behartsuak, egokitu gabeko familiak, tuberkulosi, HIESA eta beste gaixotasun askotariko gaixoak aurkitzen ditugu.


Ekonomiaren hazkunde mantsoa, biztanleriaren hazkundea handiarekin batera, lan eskaintza eta aukeretan desoreka bat sortzera garamatza. Gazteriaren bulegoak dioenaren arabera, herrian 7800 gazte bizi dira, zeintzuetatik 3300 langabezian dauden. Horregatik, gazte hauetariko askok, euren denboraren zati handi bat pasatzen dute lapurretan, apostuetan, alkohola edaten, pelikula pornoak ikusten eta moralki gaizki ikusiak diren beste hainbat ekintza egiten. Horren ondorioa argia da, gazteen %60ª kartzelan dago.


Saint Mary College-a eskola tekniko eta bokaziozko bat bezala sortzeak, helburu bezala, gazteak hezkuntza formal eta informal batetara bideratzea du. Gainera hezkuntza arloetaz gain, eskola ere bada garapen ekintzen arduradun. Programa hauetariko batek, gazteak kirolaren bidez indartzea (eurengan konfiantza izatea) bilatzen du. Horretarako, eskolak sei kidek osaturiko batzordea sortu zuen, zeintzuk bai eskolan, zein eskolaz kanpo antolatzen diren ekintzak koordinatzeaz arduratzen diren.


Udaran, "Udara elkarrekin Saint Maryn" antolatu zuten, non kirol desberdin askoren praktika biltzen zen bi astetan. Herriko familiek ekintza hau ordaintzerik ez dutenez, laguntza ekonomikoa bilatzen ari dira.