Summer Together in Saint Mary
Udaran, bi astetan zehar, Wukro eta inguruetako gazteek, "Saint Mary's College" eta "Sports&Youth Affaires Office of Wukro-k" antolatutako kirol ekintza desberdinekin gozatzeko aukera izan zuten. Guztira, 800 pertsona inguru izan ziren kirola praktikatu zutenak, euren udako oporraldian zehar.
Ekintza oso arrakastatsua izan zen, hainbeste, zein Wukroko udalaren aldetik, ekintza udako oporrek irauten dituzten bi hilabeteetara luzatzeko eskaera jaso baitzuen "Saint mary-ko" kirol batzordeak. Etorkizun batean, eskaera hau aurrera ateratzeko asmoa dagoen arren, urratsez-urrats joan nahi dute.