Segundo nivel de navegacion del menu principal
Titulo de la seccion seleccionada
Etapak
Desarrollo de la seccion seleccionada
"Addis Abeba-Wukro: Utopia bat bizikletan", Addis Abeban hasi eta 1050 km ondoren Wukron amaitzen diren, 7 etapek osatzen dute.
Etapak:
- 1. ETAPA / Addis Abeba - Debre Birham / 128 km:
- Addis Abebatik irteten gara, 2400 metroko altueran, 2750m-tara iristeko.Behin hiriburutik kanpo, mendian sortu eta Awsh ibaiean amaitzen diren erreka eta errekasto asko gurutzatzen dituen errepide batetik goaz. Mendaterik gabeko gorabehera jarraitu bat. Errepidearen zatirik handiena obretan dago, txinatarrak daudelarik lanean. Aldapa luze bat Debre Birhamera iristeko.
- Ibilbidea ikusi Google Mapsen.
- 2. ETAPA / Debre Birham - Dessié / 272 km:
- Hasi bezain pronto 3500 metrotara eramango gaituen 40 km-ko mendate bat dugu. Jaitsiera hasi bezain pronto, Termaberko tunela gurutzatzen dugu. 50 km baino gehiagoko jaitsiera luzearekin jarraitzen dugu, trafikorik gabeko errepide batetik, Addis eta Eritrea artean dagoen punturik baxuenera iritsi arte, Diarre ibaiaren gaineko zubira, 1050m. Afar triangelutik gertu gaude eta beroak gogorjotzen du. Gorako bidean goaz 1850 m-ra dagoen Kembolchara iritsi arte, non lasaitasuna eta trafiko gutxia amaitzen diren. Hmendik 25 km, Dessieraino iritsi arte, 2470m.
- Ibilbidea ikusi Google Mapsen.
- 3. ETAPA / Dessié - Weldiya / 120 km:
- 2470 m-tan hasi eta Weldiyak dituen 1800m-ak arte jaitsiko gara. Igoera gutxi batzuk dituen errepidea. Trafiko gutxi eta lasaitasuna Weldiyaraino iritsi arte, non turistaren batekin aurki gaitezkeen, Etiopiako turismoaren irudi den Lalibelaren gertutasunarengatik.
- Ibilbidea ikusi Google Mapsen.
- 4. ETAPA / Weldiya - Lalibela / 122 km:
- Weldiyatik mendebalderuntz jotzen dugu txinatar bidetik, horrela deitua txinatarrek sortu zutelako eta Weldiyatik, Werotara, Addis eta iparraldea lotzen dituzten bi errepide nagusiak elkartzen direlako.Guk erabiltzen duguna, Gondar eta Simien mendietatik pasatzen dena da. 42km egiten ditugu txinatar bidetik, 3200 metrotara dagoen Dilb-raino iritsi arte, 1400m-ko desnibela. Dilben eskubira bidegurutzea hartzen dugu oso errepide edo pista txarretik, nondik 80 km-tan ibiliko garen Lalibelaraino iritsi arte, non arroketan eraikitako eliza famatuak dauden.
- Ibilbidea ikusi Google Mapsen.
- 5. ETAPA / Lalibela - May Chew / 232 km:
- Bezperan egindako bidea berriz egiten dugu, ezkerrera Kobboko bidea hartu arte.130 km dira mendiko bide zail batetik, egun hauetan erabilitako errepidea berriro hartu arte.Kobbon, orain arte ikusitakoarekin konparatuz nekazal herri aurreratu bat dirudiena, 100 km-tan erabiliko dugun errepide on bat hartzen dugu, Kobbo eta May Chew bereizten dituzten 100 km-ak.Lehenengo 35 km-ak lauak dira, Alamataraino iritsi arte. Hemen 20 km-tako eta 100 m-ko desnibela duen mendatea hasten dugu, Korameraino.50 km falta zaizkigu May Chewera iristeko, bide horretan pasako gara 5 km-ko luzera, 4 km-ko zabalera eta 20 m-ko sakonera duen Ashangui lakutik, eta mendate txiki bat igo ostean, jaitsiera amaituta iritsiko gara 2400 m-tara dagoen May Chewera.
- Ibilbidea ikusi Google Mapsen.
- 6. ETAPA / May Chew - Mekele / 125 km:
- May Chewetik irten bezain pronto, 8 km dituen Raya mendateari ekiten diogu, 400 m-tara iristen diren mendiz inguratuta ibiliko gara. Kilometro batzuk jaitsi ostean, ibilbideko azkeneko mendateari ekiten diogu, 3000 m dituen Alage, Estelvio etiopiarra. Mendiaren ezkerretara aurkitzen da Amba Alage mendia, nondik, oinez igo ezkero, Etiopiako bistarik politenak ikusteko aukera dagoen.Hemendik aurrera, Tigray eskualdean gaude, 30 km-ko jaitsiera baten ondoren. 110km ibili ostean, Qwihara iristen gara.Iparralderuntz zuzen jarraituko bagenu, Wukrora iritsiko ginateke, baina azkeneko gerra zibilean zubi bat lehertu eta bidea ezin da erabili. Ezkerrera hartu eta 12 km falta zaizkigu Mekelera. Aireportu ondotik pasa eta aurretik ikusitako guztiaren desberdina den paraje bat aurkitzen dugu, hiribide handiak, trafiko asko eta 120000 biztanleko hiri bat, Tigrayko hiriburua.
- Ibilbidea ikusi Google Mapsen.
- 7. ETAPA / Mekele - Wukro / 51 km:
- Azkeneko etapa, gure helmugara eramago gaituena, Angel Olaran hernaniarrak Wukron sorturiko misiora. Hiritik atera, eta mendate txiki bat igoko dugu, aurretik pasatakoen aldean, ezer gutxi irudituko zaiguna. Beste mendatetxo bat eta Agulara iritsiko gara, non Qwiha datorrren eta erabiltzen ez den errepidearekin lotra dagoen.Gorabehera txiki bat, eta zuzen luze baten amaieran ikusiko dugu Wukro. Emozioak, azkeneko kilometro hauek hegan eginaraziko dizkigu, aurretik pilatutako neke eta hanketako minak ahaztuaraziz.Azkeneko etapa honetan Wukroko txirrindularien laguntza izango dugu. Peio Garcia Amianok, berezkoa eta betikoa duen goxotasunarekin, Angel Olaranen misioko haur guztientzako prestaturiko askariaren ondoren, ibilbidean erabilitako bizikleta eta materialen banaketa egingo dugu.
- Ibilbidea ikusi Google Mapsen.