Web de la Fundación Etiopia Utopia

Aurkezpena

Utopia bat bizikletan da EtiopiaUtopia Fundazioak aurrera eraman nahi duen elkartasun ekimen berria. Helburua, bederatzi pertsonek, Addis Abeba hiriburua eta Wukro (Tigray) bereizten dituen 1050 kmak bizikletan egitea izango da.
Txirrindulariak 


Ekainaren 10ean ekingo diote bidaiari Bilbotik, eta aurreikuspenen arabera, bidaia astebetean amaituko dute. Horrekin espero dute, Gipuzkoako gizarteak, Wukron martxan jarri diren proiektuetarako laguntza ematea, elkartasun kilometroak erosiaz.

Elkartasun izpiritu horrek lagunduko ditu txirrindulariak ibilbide osoan zehar. Ekimena babesten duten enpresek emandakoa eta parte-hartzaileen materiala Wukron geratuko da.
Bederatzi parte-hartzaileak izango dira: Peio Ruiz Cabestany, Peio Garcia Amiano, Oscar Terol, Imanol Apalategi, David Juanmartiñena, Eva Maria Arrieta, Nagore Ezeiza, Jose Javier Etxegoien eta Jorge Quiroga.