Proiektuak
Baina gure lan guztia ez da proiektu horiek aurrera ateratzera mugatuko, gizartearen sentsibilizazioa eta proiektu horiek aurrera ateratzeko dirua biltzea ere bilatuko dugu, bai gure ingurunean zein Wukron, ekintza desberdinak antolatuz.
Ekintzaren bat edo beste egin dugu jada, gizartearen aldetik onarpen eta parte-hartze handia izan dutenak, hala nola, Elkartasun Calçotada eta Addis Abeba-Wukro: Utopia bat Bizikletan.