Web de la Fundación Etiopia Utopia

Fundazioaren Oinarriak

Fundazioaren jarduera zenbait oinarri orokor eta espezifikoen baldintzapean dago.Oinarri hauek erakundeak garapenari buruz daukan ikuspegiarekin lotuta daude.

OINARRI OROKORRAK

  • Herriak garatzeko prozesuak gizakia hartu behar du ardatz nagusitzat, hala alderdi indibidualean nola sozialean.
  • Gure ustez, pertsonen gaitasunen eta aukeren zabaltze-prozesua da garapena; sektore ahul eta pobretuenetan, batez ere. Azken helburua herriak bere etorkizunaren gero eta jabeago bihurtzea da, garapenak berekin dituen aldaketa-prozesuetan euren autonomia eta protagonismoa areagotuz.
  • Herri bakoitzari dagokio aldaketa-prozesuen protagonista izatea. Herri bakoitzak zehaztu behar du zein den bere garapen-eredua, eta zein diren helburu hori lortzeko neurri egokienak.
  • Garapena bultzatzeko lankidetza-proiektuak eta ematen dugun laguntza asistentziala Wukroko komunitatearen duintasunaren aldeko elkartasun bideratzeko eta lana egiteko moduak dira. 

OINARRI ESPEZIFIKOAK

  • Fundazioaren jarduera, bestalde, zenbait oinarri espezifikok mugatzen dute. Oinarri hauek zuzenago hartzen dute kontuan entitatearen berezko egitearen eremua.
  • Wukroko komunitatearen beharrak aztertzeko asmoa daukagu, zein egoeran dagoen sakon eta zehatz ezagutzeko, eta horrela, modu egokian zehaztu ahal izateko zein diren laguntza eta proiektuen xede-taldeak eta garatu beharreko jarduera-ardatzak.
  • Fundazioaren ustez, emakumeak eta haurrak dira populazioren talde ahulenak eta pobretuenak. Hori dela-eta, ugalketa-osasuna hobetzeko eta emakumeak benetan ahaldun bihurtzeko proiektuak bultzatzen ditu.
  • Uste dugu, era berean, gure erakundearen jardueren artean Gipuzkoako biztanleriarentzako partehartze modu berriak sortzea egon behar duela, Etiopiako herriekin elkarlanean aritzeko eta beraiei laguntza emateko.
  • Garapenak, gure ustez, jarraipena izan behar du denboran zehar.
  • Edozein jarduerak ingurumenaren eta gizartearen jasangarritasuna kontuan hartu behar du; horrela, bada, lehentasunez bultzatuko diren ekimenak ondokoak izango dira: orain arte aipatutako irizpideak bete, eta ingurune naturalarekiko begirunea eta erakunde sozialen indartzea barne hartuko dituztenak.
  • WSDP izeneko erakundearekin lankidetza zuzenean ari gara, eta bere oniritzia beharko da edozein proiektuk eta proposatzen den edozein jarduerak aurrera egin nahi baldin badu.
  • Ildo honi jarraiki, ondoko baldintzak kontuan hartuko dituzten jarduerak planteatuko dira: Angel Olaranen zuzeneko iritzia, WSDPren zuzendariarena, Wukroko Ospitaleko zuzendariarena, Osasun Zentroko zuzendariarena eta abian dauden proiektuetan inplikatuta dauden beste komunitatekide batzuena.