Angel Olaran
Bere eginkizun nagusia Saint Mary ikastetxea sortzea izan da. Ikastetxe horretan 400 ikaslek Nekazaritza, Merkataritza, Elektrizitatea, Soldadura eta Mekanika Orokorreko lanbide heziketa jasotzen dute eta gaur egun Iturgintza modulu bat abian jartzeko azterketa egiten ari dira.Horrez gain, Social Center bat daukate aurreko lanbide-heziketa egiteko gutxieneko nota lortzen ez duten gazteei Pintura, Buztin Eskultura, Brodatu, Jantzigintza eta Zirku eskolak emateko.
Wukro bezalako herri pobre batean Angel baliabiderik gabeko pertsonak laguntzen hasi zen, maila pertsonalean. Gaur egun, laguntza aktibitateez gain, ingurumenarekin lotutako ekintzak egiten ditu, baita zenbait aktibitate ekonomiko ere (behitegia, esnetegia, baso-berritzea).
Aktibitate horiek hartu duten neurria halakoa da, non, herriko aktibitate ekonomiko nagusia bihurtu diren.
Urte dezente igaro dira Angel Wukrora iritsi zenetik eta lagunen, familiakoen eta ezagunen laguntza ekonomikoarekin hasi zuen laguntza pertsonalaren garaitik hona, hazi egin dira proiektuen kopurua, zein konplexutasuna.
Era berean, dituzten baliabide ekonomikoak eta erakunde finantzatzaileen eskakizunak ere handituz joan dira.
Wukroko komunitateak lortu duen garapena Angel Olarani zor zaio eta ahalegin hori babestu, hobetu eta handitu egin beharko genuke.
Angelen lana Wukron: