Web de la Fundación Etiopia Utopia

Fundazioaren misioa

Etiopia Utopia Fundazioa irabazi asmorik gabeko erakundea da. Angel Olaranek egiten duen lanari jarraipena ematea da gure helburua; ildo horretan, hainbat alorretan laguntza emateko asmoa duena; besteak beste, elikaduraren alorrean, osasunaren alorrean, hezkuntzaren alorrean eta kirolarenean. Wukro herriko (Etiopia) eta, hedaduraz, Tigray eskualdeko oinarrizko beharrak epe luzean asetzea eta garapena sustatzea da gure xedea. Horretarako hemengo elkarte pribatu zein publikoen babesa jaso nahi dugu, epe luzerako babesa, betiere.

Letish eta Fiori


Wukron lan egiteko lehentasunak zeintzuk diren aztertzeko hausnarketa ere sustatu nahi dugu gizartean; eta horretarako sentsibilizazio lana egingo dugu gure inguruan, bi herrien arteko elkarlana eta ezagutza sustatze aldera.
Etiopia Utopia Fundazioak Wukroko herritarren garapen iraunkorra bermatzeko tresna izan nahi du; ezagutzan eta berrikuntzan oinarritutako erakunde bat izan nahi dugu, gure proiektuak modu profesionalean gauzatu ahal izateko.

Fundazioaren xedeak lortzen aldera erakundeak proposatzen du:

  • Proiektuetan lan egiterakoan gure laguntza jasoko duten pertsonak izango dira lehentasuna.
  • Etiopiako herri baztertuenak babestu nahi dituzten pertsonek laguntza ematea erraztea.
  • Erakunde pribatu zein publikoen babesa lortzea.
  • Ekintzak garatu behar diren bakoitzean malgutasuna izatea erakundearen egitura unean uneko egoeretara egokitzeko.
  • Bitartekoak eskuratzea, betiere, erakundea independentea izatea ahalbidetuko duen politika bat garatuta.

 

Horretarako, gure erakundea garatzeko orduan irizpide hauek jarraituko ditugu:

  • Egoera zailean dauden pertsonei zuzentzea euren egoera hobetze aldera.
  • Ekonomikoa, politika eta erlijio mailan erakunde independentea eta akonfesionala izatea.
  • Boluntarioak izatea.
  • Barne kudeaketa eraginkorra eta parte-hartzailea izatea.
  • Antzeko helburuak dituzten erakundeekin elkarlanean aritzea.
  • Erakunde eta enpresen partaidetza bultzatzeko berrikuntza.