Web de la Fundación Etiopia Utopia

Fundazioaren Ikuspegia

Etiopia utopia fundazioak Wukro-ko biztanleentzat garapen iraunkorrerako tresna bat izan nahi du, proiektuak profesionalki burutzeko ezagutzan eta berrikuntzan oinarritutako erakundea.

FUNDAZIOA BEREIZTEN DUTEN BALIOAK
Fundazioak zenbait balio ditu oinarri. Aipatu balio horiek erabateko eragina daukate partaideen arteko harremanetan eta, era berean, erakunde gisa dauzkan helburu eta daramatzan jardueretan.

  • ELKARTASUNA
    Balio hau bi arlotan dago zehaztuta: Elkarlanean ari garen komunitate eta pertsonei dagokienez. Beharrezkotzat jotzen dugu mundu zuzenagoa sortzea; pertsonen duintasuna errespetatuko duena eta, horrekin batera, bere oinarrizko beharrak beteta edukitzeko eskubidea. Borondatezko lanaren antolatzeari dagokionez.
  • BOLUNTARIOTZAREN ORGANIZAZIOA
    Fundazioaren helburua da, baita ere, elkartzeko bide eta modu berriak gauzatzea, herritarrek Wukron, (Tigrayko eskualdean, oro har) bizi den bidegabekeria soziala salatzeko, presio egiteko, eta egoera hobetzeko aukerak proposatu ahal izateko eta parte hartu ahal izateko.
  • KONPROMISOA
    Oinarriko balioa da, gure ustez, Fundazioaren eta bere partaideen arteko harremanak eramateko. Konpromiso hau bi modutan garatzen dugu. 
    • Partehartze aktiboa. Ezinbestekoa da partaideek erakundea berea balitz bezala bizi dezaten eta, horretarako, mekanismo garden eta partehartzaileak erabili behar dira helburuak ezartzeko eta erabakiak hartzeko orduan.
    • Fundazioaren helburuak nork bere gain hartzea. Erakundearen helburuak kide guztien artean partaidetzan eta adostasunez erabaki behar dira, gure ustez, eta gero, helburu propio gisa hartu behar ditugu denok.
  • PROFESIONALTASUNA
    Balio hau lau ildotan garatzen dugu:
    Ezagutza da edozein aztertze-prozesu edo edozein eskuhartze-proposamen abiatzeko modua. Ezinbestekoa da ezagutza-alor anitzeko hurbilpena egitea Wukron (Tigrayko eskualdean, oro har), bertako komunitatearen eta pertsonen errealitateaz jabetzeko.
    Fundazioak funtzionamendu gardena behar du izan. Fundazioak, hasteko, gardena izan behar du bere politikan, eta bere aurrekontu eta jardueretan; beraz, dokumentazio kuantitatiboa eta kualitatiboa argitaratu behar da eta, era berean, aukera bideratu behar da fundazioak aurrera eramaten dituen jarduerak, eta horretarako erabiltzen dituen baliabideak kanpotik kontrolatu ahal izateko. Puntu honen barruan jasotzen dugu, baita ere, kide guztien gardentasuna eta partehartzea karguak izendatzeko orduan.
    Eraginkortasunaren eta efizientziaren bidetik. Giza baliabide, baliabide ekonomiko eta material guztiak erakundeak lehentasunez ezarritako helburuak lortzera eta ahalik eta baliabide gutxienekin lortzera bideratu behar dira.
    Fundazioko kideen giza garapena eta garapen profesionala. Pertsonak, euren gaitasun tekniko eta kudeatzailea, eta euren erantzukizuna oinarrizko faktoreak dira Fundazioaren helburuak lortu ahal izateko.
    Zintzotasun pertsonala.
  • INDEPENDENTZIA
    Fundazioak autonomia instituzional eta erabakitzailea dauka edozein gobernuko eta gobernuen arteko instantziarekiko edo instituzioarekin zerikusirik ez daukan beste edozein instantziarekiko. Horrela, bada, ez dago inongo talde politiko edo ekonomikoren mende, ezta inongo sinismen erlijiosoren mende ere.
    ldo berari jarraiki, fundazioa saiatuko da bere elkartasunaren xede diren taldeei zerbitzu ematen bereizketarik egin gabe erlijioari, sexuari, etniari edo aurrekari politikoei dagokienez.