Albisteak
"Zaindu lurra, zaindu gure etxea" da EtiopiaUtopia Fundazioaren kanpaina berria, helburutzat, Wukroko basoberritzea laguntzea duena.
Ordizian, Ordiziako merkataritza, hostalaritza eta zerbitzu elkarteak, Ordiziako Udalaren laguntzaz, "Zure Gabonak bildu" kanpaina jarri du martxan, helburutzat, Etiopian hainbat proiektu aurrera eramatea duena. EtiopiaUtopia Fundazioak kanpaina horretan parte hartuko du.
EtiopiaUtopia Fundazioak berriro zabalduko ditu La Bretxa Merkatalguneko dendako ateak. Inaugurazio ekitaldia abenduaren 10ean, eguerdiko 12tan ospatuko da eta bertara gerturatu nahi duzuen guztaik zaudete gonbidatuak.
EtiopiaUtopia kideek ere irri egiten badakigula erakutsi genuen iragan den igandean, irailak 25, Usurbilen ospatu zen "Irrien Lagunak Klubaren" lehenengo jaialdian. Fundazioak antolatutako bazkariak jendearen irribarre eta goseak asetu zituen.
Porrotx eta Marimotots Wukron izan dira aste santuan, Angel Olaran eta bertako umezurtzen irribarreekin gozatu eta gozatuarazten.
Irribarreak Proiektuak irabazi du 3000 euroko ordainsaria duen SCOEren IV. Elkartasun Saria. Saria Bartzelonan emango da maiatzaren 28an.
Gaur gauean, 23.10tatik aurrera, Angel olaran elkarrizketatuko du Dani Arizalak, Euskadi Irratiko, Ilargipean saioan.
Irailaren 22an, asteazkena, banatu ziren, La Bretxa merkatalgunea eta EtiopiaUtopia Fundazioak antolatutako, Luis Irizar, Legatza donostiar erara I lehiaketako sariak, Union Artesana elkarte gastronomikoan.
Wukron eta Tigray eskualdean aho-hortzetako osasuna hobetzeko plan orokorra.
Facebooken gaude