Web de la Fundación Etiopia Utopia

Kirol Txartelak 4000€ eman dizkio Fundazioari

20-07-2010

Kirol Txartelak, 4000 eman dizkio Sport Mundi erakundeari, Etiopiako elkartasun proiektu batean lagun dezan

Kirol Txartela atera duten 4000 donostiarrei esker, Udaletxeak, Etiopiako proiektu bat, 400 eurorekin lagundu izan du, Sport Mundi erakundearekin sinatutako hitzarmen bati esker, adierazi du Jon Lasa kirol zinegotziak. Lankidetza hitzarmen honek, Kirol Txartel berri bakoitzeko euro 1 ematen zaio elkartasun ekintza bati. "Bide honetan, Donostia Kirolak, bere 2007-2013 Plan Estrategikoan jasotzen diren, kirolarekin lotutako, elkartasuna, lankidetza eta integrazioa bezalako baloreekiko konpromezua indartu nahi du", azpimarratu du Lasak.
Zinegotziak, prentsaurrekoa, Txema Olazabal golf jokalaria; Sport Mundi erakundeko idazkari den Manu Amunarriz eta EtiopiaUtopia Fundazioko lehendakari Imanol Apalategireki batera eman du, eta bertan adierazi du, laguntzen duten elkartasun proiektuak, dirua jasotzen jarraituko duela, urte bukaera bitartean Kirol Patronatuko bazkide berri bakoitzarengatik.
Dirulaguntza, Wukron (Etiopia), hainbat proiektu aurrera eramaten ari den EtiopiaUtopia Fundazioaren bitartez bideratuko da. Wukron, Angel Olaran hernaniarrak proiektu bat zuzentzen du, helburu bezala, osasun, hezkuntza, elikadura eta kirola bezalako ekintzak jorratuz, herritarren oinarrizko beharrak asetzea bilatzen duena.
Zehazki, kirol proiektu bat ari dira bideratzen, herrian dagoen Saint Mary's Collegean, gazteriaren langabezia bideratze aldera sortu zen eskola teknikoan. Ikasgeletan irakasten diren gaietaz gain, gazteen artean ariketa fisikoa bultzatzea bilatzen ari dira.
Proiektu hau aurrera atera ahal izateko, sei pertsonek osatutako batzorde bat jarri da martxan, zeintzuek lehenengo urrats bezala, hainbat talde osatu dituzten Wukroko ligetan parte hartzeko.
Donostiako Udalak egin duen 4000 euroko dirulaguntza, azkeneko hiru urteetan Kirol Txartelak izaten ari den gorakadari esker eman ahal izan da. Gorakada honek, bere puntu gorena, 2010. Urteko urtarrila eta ekaina bitartean izena eman dutenen kopuruan izan du (2009ko epe berdinean baino 500 gehiago). Horrela, 41650 pertsona dira Donostia Kiroleko bazkide.
Zinegotziak azaldu du, "Kirol Txartelaren gorakada honen arrazoien artean dauzkagu, instalakuntza berriak irekitzea (Etxadiko Kiroldegia), eskaintzen dituzten abantailak (beherapenak ikastaroetan, dohako entrenamendu pertsonalizatua...) eta bazkidetza modu berriak".
Bide honetan, garrantzitsua da, bazkidetza berriek izan duten onarpena talde ezberdinetan, 65 urtetik gorakoetan (1500tik gora), 16 eta 23 urte bitarteko gazteetan (1800), familia ugarietan (627) edota persona ezinduetan (244 abonatu). Azpimarragarria da ere, Kirol txartel sozialaren gorakada, 900 dira honetaz baliatzen diren pertsonak.

Facebooken gaude