Fundazioaren aurkezpena
31-05-2010
EtiopiaUtopia Fundazioaren aurkezpen ekitaldia

2008. urteko urriaren 14ean ospatu zuen EtiopiaUtopia Fundazioak bere lehenengo bilera, Errotaburuko elizan. Lehenengo bilera horretan, gaur egun EtiopiaUtopia Fundazioa bezala ezagutzen dugunaren lehenengo oinarriak finaktu ziren. Denbora asko igaro da ordutik.
Orain arte ibilitako bide honetan, hainbat ekintza burutu ditugu, oihartzuna izan dugu, izaera legala eskuratu dugu, jende askok ezagutzea lortu dugu...zerrenda luzea, baina akaso garrantzitsuena egitea falta zitzaigun, etorkizun batean utopiara eramango gaituen bide horren lehen harria kokatzearena, EtiopiaUtopia Fundazioaren aurkezpena.
5137km dira Wukrotik banatzen gaituztenak, non izugarrizko lana burutzen duen Angel Olaran Aita Zuriak. Hori da gure Fundazioaren hebururik garrantzitsuena, hernaniarrak aurrera daraman lan horri sostengua ematea.
2010. urteko, ekainaren 9an kokatuko dugu, 5137 km-tako bide luzearen lehen harria, 2010. urteko ekainaren 9an egingo dugu EtiopiaUtopia Fundazioaren aurkezpen ekitaldi ofiziala, arratsaldeko 19.30tan Gipuzkoako Bazkundearen Ganberan.
Zuen presentzia espero dugu, zuen laguntza behar dugulako, Donostia eta Wukro batuko dituen bide honen eraikuntzan. Ez zaretelako inozoak eta denok sinisten duzuelako utopian.
Facebooken gaude