Porrotx eta Marimotots Wukron
16-05-2011
Porrotx eta Marimototsek Angel Olaran eta Wukroko umezurtzak bisitatu dituzte
Porrotx eta Marimototsek Angel Olaran ezagutzeko aukera izan zuten, hernaniarra gure artean izan genuen azkeneko aldian, iazko urri eta abendua bitratean. Horrek Wukron egiten ari zen lanarekiko interesa piztu eta guzti hori bertatik bertara ezagutzeko interesa piztu zien pailazoei.
Angel Olaran ezagutzearekin batera, EtiopiaUtopia Fundazioaren jardun eta proiektuak ere ezagutu zituzten, Fundazioaren hainbat ekintzetan, euren presentziarekin lagundu zutelarik.
Aste Santuan bete ahal izan dute, Angel Olaranek Wukron egindakoa eta egiten ari dena gertutik ezagutzeko aukera, Wukron egon baitira, Angel eta baita umezurtzen gozamenerako. Zuzenean gozatu ahal izan dute Wukroko haurren matasun eta irribarreekin, baina haurrak ere gozarazi dituzte pailazoek, irribarre egiten lagundu dietelarik.
Egonaldian zehar, Wukron egiten ari zen lanaren irudiak hartu zituzten, ondoren bideo batean bildu eta bai haur zein helduei, Wukroko errealitatea gerturatzeko asmoarekin. Bideoan argi geratzen da, bai Angel eta baita Wukroko umeak ere, irrien lagunak direla.
Facebooken gaude