Web de la Fundación Etiopia Utopia

Irribarreak Proiektua irabazle

12-05-2011

Irribarreak Proiektuak irabazi du SCOEren IV Elkartasun Saria

Marga, Nuria y Betina en el Stand de EtiopiaUtopia en la FDM

Apirilaren 7, 8 eta 9an, EtiopiaUtopia Fundazioak Bartzelonako Firan ospatu zen "Foro Dental Mediterraneoan" parte hartu zuen.

Hiru egun horietan zehar, Irribarreak Proiektuarekiko interesa zuen edonork, honen inguruko informazioa jaso zezakeen, EtiopiaUtopia Fundazioak horretarako jarritako postuan. Gainera, apirilaren 9an, Marga Serranok 15 minutuz Irribarreak Proiektuaren nondik norakoak azaldu zizkien, GKE desberdinek emandako hitzaldietara gerturatu ziren guztiei. 

Feria-n parte hartzeaz gain, Irribarreak Proiektua, 3.000€-ko ordainsaria zuen SCOEren IV. Elkartasun Sarira aurkeztu genuen.9 taldek aurkeztu zituzten euren proiektuak sari hauetara, baina atzo jasotako dei bati esker jakin al izan genuen, Irribarreak Proiektuak irabazi duela saria. Saria, maiatzaren 28an  emango da Bartzelonan. 

Lerro hauek baliatu nahi ditugu Irribarreak Proiektua babestu eta lagundu duzuen guztioi eskerrak emateko, batez ere, gure eskerrik beroena eman nahi diegu, proiektuaren bultzatzaile eta sortzaile izan diren Marga, Nuria eta Betinari. Ohore eta laguntza handia da Fundazioarentzat sari hau jasotzea.

Mila esker!

 

Facebooken gaude