Web de la Fundación Etiopia Utopia

Bertso jaialdia

09-05-2012

Bertso jaialdia Tolosan

Datorren larunbatean, maiatzak 12, gaueko 22tan, “Kañaberak Etiopiara” lemapean, bertsolari-jaialdia ospatuko da Tolosako Leidor aretoan. Ebentua Etiopia Utopia Fundazioak antolatu du, Fundazioak Tigray eskualdean martxan jarriko duen proiektua sendotzeko.

Jaialdian, Amets Arzallus, Julio Soto, Sustrai Colina, Maialen Lujanbio, Iker Zubeldia, Andoni Egaña y Aitor Sarriegi bertsolariek hartuko dute parte.

Sarrerak Tolosako Raku, Orbela, Denak eta Kantabriko tabernan daude salgai, baita Leidor aretoan bertan ere. Honez gain, Billabonako Amasa kafetegian eta Hernanin, Haizea dendan edo Mikel Lujanbiorengana jota.

Sarrera bakoitzak 10 euro balio du. Biltzen den diru guztia, bere osotasunean, Tabia de Genfel eskualdean, kanalen higadura eta erreka bazterrak babesteko egin den proiektua garatzeko erabiliko da. Plan hau, Errekutso Naturalaren Baso Landaketa proiektuan sartzen da osoki. Baso Landaketa hau, Etiopiako Eliza Katolikoa, Adigrat Diozesia eta Wukroko St. Mary eskolari esker ezarri da zonaldean.

Donaziotarako kontu-korrontea, hilara 0 salmenta:

Kutxabank

Reforestación de la Ribera- Kañaberak Etiopiara

2101.0001.11.0012979563

La Caixa

Kañaberak Etiopiara- Reforestación de la Ribera

2100.3842.95.0200088158

Facebooken gaude