Un día lleno de sonrisas
30-09-2011
El pasado domingo, Usurbil se llenó de sonrisas en la primera edición del "Irrien Lagunak Klubaren Eguna"
Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoek sortutako "Irrien Lagunak Klubak" bere lehenengo jaialdia antolatu zuen Usurbilen. Helburua, haur, gazte eta helduen irribarreak eragitea eta ondo eragin zituzten bai. Eguzkia eta eguraldia lagun zituztela irriak topa zitzekeen Usurbilgo edozein txokotan. Lepo zegoen usurbil, goizeko lehen ordutik, iluntzerarte. Arrakasta izan daiteke egunaren nondik norakoak deskriba ditzakeen hitz egokiena. Egunean zehar ekitaldi andana antolatu zituzten Irrien Lagunak Klubeko lagunek eta jendearen erantzuna ikusita, guztien gustorako izan zirela esan dezakegu.
EtiopiaUtopia Fundazioak ere irribarreei eskainitako egun honetara gehitu nahi izan zuen eta partaidetza aktiboa izan zuen egunean zehar antolatu ziren hainbat ekintzetan. Horrela, eguerdian, Eusko Labelen postuan, 1200 oilasko pintxo saldu ziren, eguerdian 236 heldu eta 148 haurrei eman zitzaien jaten, egunean zehar aritu ziren 80 bolondresei ere, Usurbilgo plazatik gertu zegoen merchandising postuan produktu asko saldu ziren. Lan asko egin zuen Fundazioak eta horren fruituak jaso zituen. Egunean zehar bildutako diru guztia, Wukron martxan jarritako Irribarreak Proiektura bideratuko da.
Lerro hauen bitartez eskerrak eman nahi dizkiegu Pirritx, Porrotx eta Marimototsi, gurekin batera Wukroko biztanleen irribarreak are distiratsuagoak izaten laguntzeagatik; Irrien Lagunak Klubaren lehenengo jaialdia antolatu zenutenoi, zuen abentura berri honetan zuekin egoten uzteagatik; egunean zehar gure proiektuentzako dirua eman zenutenoi; bazkari herrikoira gerturatu eta guk maitasun osoz prestaturiko menuaz gozatu ahal izan zenuten guztioi; bazkaria aurrera ateratzeko produktuak musutruk eman ziguten enpresa guzti horiei; Eusko Labeli oilasko pintxo eta sagardo poteak emateagatik; baina guztien gainetik, Fundazioan sinetsi eta Fundazioa lagundu zuten 60 bolondresei, bihotz-bihotzez eman nahi dizkiegu eskerrak, horiei esker dena primeran atera baitzen.
Argi geratu zen EtiopiaUtopia Fundazioko kideek ere badakitela irri egiten eta egindako lanarekin lortuko dugula Wukroko biztanleen irribarreak are distiratsuagoak izan daitezen.
Estamos en Facebook