Emakumearen nazioarteko eguna
Jueves, 8 de marzo de 2012 por Fundación Etiopíautopía
Martak idatzi du hau egun berezi honetan:
Martxoaren 8a emakumeon eguna da nazioartean eta Wukron ospatuko duten edo nola ospatuko luketen jakin gabe, Etiopian ere emakumeen eskubideen alde eta berdintasunaren alde egiteko handia dagoela gogorarazi nahi dugu.
Emakumeak direlako bertan ere etxeko zama guztia daramatenak, haurretaz arduratzen direnak, lan munduan zailtasunik handienak dituztenak, pobreziaren aurrean sentikorrenak, ekonomikoki nahiz sozialki gizonaren ondoan gutxiestuak agertzen direnak, beren etorkizunaren eta gorputzen inguruan erabaki ezin dutenak, tratu txarrak jasotzen dituztenak… eta munduko emakume guztiek jasaten dugun ezberdintasun egoeran kaltetuak ateratzen direnak.
Gaurko ospakizunetan eta gure gizartean egindako lorpenak gogoratzean, Etiopiako eta munduko emakumeak ekarri nahi ditugu gogora beraz. Gaurkoa ospakizunerako eguna delako, baina baita gure egoeran inguruan gogoeta egiteko eguna ere. Askok zorionduko gaituztelako, baina historia osoan zehar eta mundu osoan barrena emakumeek egindako borrokagatik eta lortu dituzten garaipen txikiengatik emandako zorionak izango direlako.
Zorionak beraz emakume guztiei!
Beraien inguruko istoria ezberdinak oparitzen dizkizuegu Galeanoren ahotan:
http://www.youtube.com/watch?v=1DgagHWRLSU&feature=share